Urtero bezala Arkupeak erretiratuen elkarteko kideek Kantabriako Puente Viesgora joateko aukera izanen dute heldu den uztailaren 9tik 17ra. Interesatuak direnek izena maiatzaren 30ean eman beharko dute.
Santanderretik kilometro batzuetara dagoen herrira urtero egonaldi bat antolatzen dute duen eguraldia eta ingurumenagatik egokia delako momentu goxo baten pasatzeko eta atsedena hartzeko. Arkupeko kideak bertako bainuetxean egonen dira 8 egunez, eta ailegatzean osasun azterketa pasatu ondotik hotelak eskaintzen dituen zerbitzuez gozatzen halako dute uztailaren 17a arte. Bainuez gain natura eta mendiarekin harremana duten hainbat jarduera eskaintzen ditu hotelak, hala nola, ibilaldiak, oinez hala bizikletez, bertako parke naturalaren bisita, arrantza, tenisa eta golfa bertzeak bertze.
Mantenu osoa binakako logeletan 660 eurokoa izanen da eta banakakoetan 790 eurokoa. Bainuak aparte ordaindu beharko dira 8 zezioren prezioa 125 eurokoa delarik. Norberak erabakiko du zenbat egin nahi dituen. Parte hartu nahi dutenek izena maiatzaren 30ean eman beharko dute 948 450 878 telefonora deituz. Ordainketari dagokionez ekainaren 7an egin beharko da elkartearen egoitzan.