Nafarroako Gobernuak Foru Legeko Proiektu bat ontzat eman du azken uholdeek kaltetutako Nafarroako Iparraldeari 8,72 milioi euroko laguntzak emateko

ttipi-ttapa 2007ko mai. 15a, 10:54
ttipi-ttapa

Nafarroako Gobernuak Foru Legeko Proiektu bat ontzat eman du. Beraren bidez, Nafarroako Iparraldean izandako azken uholdetako kaltetuen aldeko neurriak ezarri dira eta ondorio horietarako emango diren laguntzak 8,72 milioi eurotan zehaztu dira. Aipatutako kopurutik, 4.136.000 euro Tokiko Administrazio Departamentuko premietarako izango dira; 2.584.000 euro Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamenturako; 700.000 euro Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamenturako; eta 300.000 euro Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenturako.

Era berean, Nafarroako Gobernuak beste Foru Lege bat ontzat eman du. Beraren bidez, 2007. urteari dagokion lurralde-zerga ordaintzeko salbuespena ezarriko da, uholdeek kaltetutako ondasun higigarriei eta ezaugarri jakin batzuk ematen direnei dagokienez. Bestalde, salbuespenaren ondorioz, diru-sarrerak galduko dituzten tokiko erakundeei guztiz konpentsatuko zaie. Laburbilduz, Nafarroako Gobernuak hartutako neurri guztiek bat egiten duten Erdialdean eta Erriberan izandako uholdeen eraginez, aplikatuz iren irizpideekin eta prozedurekin.

Aurretik esan den bezala, lehen aipatutako Foru Legeko Proiektuan aurreikusitako 8,720 milioi euroetatik, 5,136 euro Tokiko Administrazio Departamentuaren premietarako erabiliko dira, udal eta zinegotzi eskumeneko zerbitzuei dagozkien azpiegituren konponketan finantzatzeko. Diru-laguntza horiek kostuaren %100era iritsiko dira, eta toki erakundeekin sinatutako hitzarmen egokien bidez emango dira. Hain zuzen ere, hauek izango dira lanak garatuko diren herriak, ondoren aipatzen diren udalerriekin bat etorriz: Baztan, Beintza-Labaien, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Saldías, Urdazubi, Zubieta eta Zugarramurdi.

Ondoren, adieraziko da aipatutako udalerrietan izandako kalteen balioespena:

- Baztan: 2.589.888, lanak honako lekuetan garatzeko:
Amaiur, Arizkun, Arraioz, Azpilkueta, Elbete, Elizondo, Gartzain eta Irurita. Horietan guztietan, bideetan lanak burutu behar dira, eta horretaz gain, Arraiozen zoladura lanak eta kale sareak egin behar dira, baita telefonia, gas eta elektrizitate zerbitzuak bideratzeko lanak eta lan zehatzaren bat Gartzainen.
- Beintza-Labaien: 116.443 euro bideetarako.
- Etxalar: 216.360 euro bideetarako eta hiri gunerako.
- Eratsun: 19.881 euro bideetarako.
- Ezkurra: 15.543 euro bideetarako eta hiri gunerako.
- Saldías: 14.112 euro bideetarako.
- Urdazubi: 1.063.707 euro hiri gunerako eta bideetarako.
- Zubieta: 198.383 hiri gunerako eta bideetarako.
- Zugarramurdi: 901.503 euro hiri gunerako eta bideetarako.

Bestalde, hasieran aipatu den Foru Legeko Proiektuan aurreikusitako laguntzen barne Nafarroako errepide sarean eragindako kalteak hartu dira ere. Horiek, esandakoaren arabera, 2.582.204 euroetan balioetsi dira, lau ataletan banatuta: intzidentzien arreta; kalteak Mugairi barrutiko errepide-sarearen multzoan; eragindako fabrika lanen garbiketa, eta Arraioz zeharbidean eragindako kalteak.

Hain zuzen ere, Mugairi barrutian sortutako egitura-kalteek bereziki 15 errepideetan eragin izan dute. Adierazitako kalteak inausketako hainbat ezpondaren ezegonkortasunaren ondorioz sortu dira, materiala galtzadara eroriz eta errepideko plataforman hondoratzeak sortuz. Jarduera horiek premiazko izaerarekin garatuko dira. Fabrika lanen garbiketari dagokionez, aipatu behar da adierazitako lanak erabat lurperatzearen ondorioz, drainatze sakona ez dabilela behar bezala. Horrenbestez, putzuak sortzen dira eta ura lurralde mugakideetan sartzen da. Horregatik, drainatze eta hustubideko azpiegitura horri gaitasun nahikoa hornitu nahi zaio adierazitako kalteak saihesteko, beraz, dagokion garbiketa burutuko da.
Azkenik, Gobernuak onetsitako Foru Legeko Proiektuak 700.000 euroko partida bat hartu du barne nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzetarako. Kopuru horretatik, 600.000 euro jabetza publikoetarako erabiliko dira, eta 100.000, berriz, jabetza pribatuetarako. Horri dagokionez, kalte nagusienak Baztan, Beintza-Labaien, Etxalar, Urdazubi, Zubieta eta Zugarramurdi udalerrietan sortu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun