Elkartasun kate zabala sortu da herrian uholdeeri buru egiteko

Franck DOLOSOR 2007ko mai. 11a, 17:05
TTIPI TTAPA

Barne ministro ohiak irabazi ditu bozak Senperen ere

Frantzian bezala, herrian ere Nicolas Sarkozyk irabazi zuen bozen bigarren itzulia. Halere, bi hautagien aldea ttikiagoa izan zen Senperen. 1.643 bozekin (%52,39) eskuina nagusitu zen eta parean ezkerrak 1.493 eskuratu zituen (%47,61). Lehen itzulian, Sarkozyk 989 boz izan zituen. LePen (210) eta Bayrou (924) hautagaien bozen parte bat irabazi zituen. Ségolène Royalek 625 boz izan zituen lehen itzulian. PSk Bayrou eta Besancenot (188 boz), José Bové (78 boz) eta ekologisten (85) boz batzuk ukan ditu. Aipatu, partehartzea altua izan dela, %83,35koa.

Bertzalde, hauteskunde legegileak erearoaren 10 eta 17an eginen dira diputatuak hautatzeko. Euskal Herria Bai koalizioaren izenean, Beñat Elizondo Urruñako hautetsia eta Eliane Galarraga senpertarra aurkeztuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun