Inoiz ezagutu ez den hondamena eragin dute euriteek herrian

Margari eta Koro 2007ko mai. 11a, 13:04
Goiko argazkian kanposainduko alde berria ageri da, euriteen ondorioz, lohi eta harriek hartua. Behekoan ikus daitekeena, Sarako leizeetatik Ixtilarteko bordara doan bidea da. Utzitako argazkiak

Bideak, zubiak, zenbait etxeren barrukaldea eta kanposaindua kaltetuak

Horrelako hondamenik ez zuen nehorrek ezagutzen herrian. Peñaplatatik hasi eta Arleunerako mendiek ixuri zituzten ur, lohi eta urek kalte izugarriak sortu zituzten: hainbat bide eta zubi deseginak; Madaria auzoko pista moztua; baserri inkomunikatuak (Iriartekoborda, Ixtilartekoborda...); Errotaren ingurua hondatua; kanposainduko alde berria lohi eta harriz beteta; leizeko zola, zubiak eta argiteria xehatuak; baserriak urak hartuta (Bereko Benta, Etxeaundikoborda...). Galtzagorritegin dagoen euria neurtzeko tresnak 205 litro hartu zituen metro koadroko.

Herritik bertatik ez da errekarik pasatzen, baina halere, ez gara libratu: Urbia eta Arleunetik jautsi zen uholdeak kalteak sortu zituen, batez ere, Lapiztegia karrikan: zenbait tokitan brea altxatu zen; Irietxea pentsutegian eta Tinta Bentan ura sartu zen; Arleunetik eroritako mendi puska Beskorrea parera ailegatu zen; Axkoa eta Odiaraino ailegatutako errekek ere kalteak eragin zituzten...

Biharamunean, agertu zen Nafarroako Gobernuko ordezkaria eta dirulaguntzak emanen direla erran zuen, baina bazterrak moldatu arte denbora ganen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun