I. Basurde Biker besta

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 11

Motorra gustuko dutenek aukera ezin hobea zuten Donezteben pasatu berri den asteburuan. Elkartasuna Kasino elkarteak antolatuta, Udalaren eta Gazte Barrunbaren laguntzarekin egitekoa zen lehenbizikoz, Basurde Biker besta. Ekitaldi gehienak larunbatean egitekoak ziren Bear Zana pilotalekuan, hala nola, Kustom erako motorzaleen kontzentrazioa eta motoen inguruko estandak. Ondotik, berriz, bazkaria, eta gauean kontzertuak. Igandean motorzaleek gosaria zuten, eta ondotik eskualdean eta herrian barna bueltaxka egitekoak ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun