Udaberriko Feria

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 11

Aitzineko ortziralean, hilak 11, Udaberriko Feriaren eguna zen herrian. Doneztebeko Udalak antolatu zuen, Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalur elkartearen laguntzarekin. Goizeko 10etatik aitzinera, aziendak zein eskulanak ikusgai eta salgai egon ziren herrian: aziendak Merkatu Plazan, eta artisauen erakusketa eta salmenta eliza atarian. Horrez gain, lehenbizikoz ahari lehiaketa ere egitekoak ziren. Eta horrelakoetan ohikoa izaten den bezala, azienda onena saritzeko sari banaketa ere egitekoak ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun