Merkatarien kanpaina

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 24a

Herritarrak komertzio ttikiek herriari ematen dioten bizitasuna eta indarraz jabetzeko, Doneztebarrak Merkatarien Elkartea «En tu calle, junto a ti» izeneko kanpainan parte hartzen ari da hilabete honetan. Nafarroako Merkataritza Federazioak antolatzen du ekimena, eta bertze toki aunitzetan bezala, Doneztebeko merkatalguneek ere horrekin bat egin nahi izan dute. Helburua argi da: saltoki haundiek duten indarraren aitzinean, ttikiagoen garrantzia eta beharra azpimarratzea. Horregatik, maiatza guztian kanpainarekin bat egiten duen kartela izanen dute dendetako eskaparate edo atean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun