Doneztebeko Udalak 2007rako denboraldiari begira, udal igerilekurako zaintzaileak kontratatzeko deialdia egin du. Hartara, interesa duen orok maiatzaren 31 baino lehen eman beharko du izena. Alkatetzak zerbitzuaren inguruko informazio osagarriaren berri emanen duela ere jakinarazi du.