Gobernuak kalteak konpontzeko dirulaguntza maximoak emanen dituela iragarri du

ttipi-ttapa 2007ko mai. 11a, 12:46
Inguruko herri kaltetuenetako bat Arraioz izan zen –goian–. Uraren indarraK lohia eta harria ekarri zituen mendian beheiti, eta karrikak ez ezik etxeetan ere kalte haundiak eragin zituen. N-121A erre

Euriteek eta ekaitzak gogor astindu dute eskualdea

Maiatzaren 4ko ekaitzak kalte handiak eragin ditu gure inguruko herrietan, batez ere, Baztan, Bortziriak, Urdazubi, Zugarramurdi, Sara, Senpere eta Azkainen. Ortziral goizeko argi hastean izandako euri jauziek uholdeak sortu zituzten. Autoak eta zuhaitzak erreketan behera ikusi ziren, zubiak hautsita eta helikoptero bitarteko salbamenduak ere izan ziren Senperen.

Nafarroan kaltetuenak, Elizondo, Arraioz, Etxalar, Urdazubi eta Zugarramurdi izan ziren. Bi metro eta erdira arte ailegatu zen ur maila zenbait tokitan. Lapurdin, erraterako, Senperen, Saran, Ainhoan eta Azkainen. Azken herri horretan 16 lagun atera zituzten onik suhiltzaileek etxeetatik, helikopteroan.

Gehienek 1983ko uholdeak izan zituzten gogoan. Halere, aunitzek azkeneko hau okerragoa izan dela aipatu zuten.

Uholdeen hurrengo egunetan, herrietako eta Nafarroako Gobernuko ordezkari eta teknikariak kalteak ikusten ibili ziren herrietan. Gobernuak, bere aldetik, dirulaguntza maximoak emanen dituela iragarri du. Errepideak, pistak eta herrietako azpiegiturak moldatzeko lanak %100ean finantzatuko dituela ere adierazi du. Kaltetuei astelehen honetan akitzen zitzaien kalteak neurtu eta Gobernuari jakinarazteko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun