Arantzan jokatutako gazteen mailako norgehiagokan, alde batetik, Garikoitz Larretxea Julen Kañamaresen aurka aritu zen, eta bertzetik, Oihan Larretxea Ander Erasunen aurka
Oihan Larretxea ederki hasi zen, eta lehen bi probak bukatzean aurtiztarrari 22 segundoko aldea kendu zion, baina hortik aitzinera Anderrek bertze itxura bat eman zuen. Ondoko bi probetan jaun eta jabe izan zen, eta Oihan ongi aritu bazen ere, ezin izan zuen deus egin aurtiztarra menean hartzeko. Lanak bukatzeko Anderek 6 minutu eta 56 segundo behar izan zituen eta Oihanek, berriz, 7 minutu eta 10 segundo. Gazteen mailako finalerdian, beraz, Erasun Atutxaren aurka arituko da.