Plaza berriko obrak

Jaione OTXANDORENA 2007ko maiatzaren 11

Utzitako argazkiak

Hilabete honetan eman zaie hasiera Ramon Latasaren izena eramango duen plaza berriko lanei. Abuzturako bukatuta egotea espero du Udalak eta hala, herriko bestetarako eginen litzateke inaugurazioa. Hiru altueratan egonen da banatua. Haur parkea, paseatzeko tokia, kioskoa eta jokuetarako tokia izanen ditu eta han jarriko da Ramon Latasa aizkolariaren eskultura ere. Lan guztia, Sasoi enpresak hartu du, 241.250,47 euroko aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun