Ekaineko hiru asteburutan, orientazioari buruzko ikastaroak emanen dira eskolan. Ikastaro hauek batez ere haurrei zuzenduta daude, baina helduren batek ere izena eman nahi badu arazorik gabe egin dezake. Ekaineko hiru larunbatetan izanen dira ikastaroak, egun bakoitzean bi ordu, 9:30etik 11:30 arte. Lehenengo bi klaseak teorikoak izanen dira eta hirugarrenean ariketa praktikoa dute.
Irakaslea Sunbillako Vidal Ibarra izanen da eta interesatuta dagoenak, izena emateko berarengana joan beharko du.