Ikastaroak

Nerea ALTZURI 2007ko maiatzaren 11

Bestak prestatzen hasiak dira herriko dantzariak. Ortziral eta larunbat arratsaldetan gaztetxo eta helduak dantzak ikasten ari dira: ortziraletan gaztetxoak, eta larunbat arratsaldetan, herriko neska-mutiko ttikienei herriko dantzak erakusten ari dira, Amabirjin egunean dantzari helduekin neska dantza eta zortzikoa dantza ditzaten. Ondoren, 17:00etan, 15 herriko neska-mutil helduxeago dantzak ikasten ari dira. Amaia Apezetxeak erakutsita bestetarako emanaldia egitea aurreikusten dute.

Bertzalde, aurtengo eskulan ikastaroa astearte honetan bukatu da. 8 lagun asteartero aritu dira Pui maestrarekin. Merienda-afari batekin agurtu zuten ikasturtea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun