Ohi bezala arrakastatsua izan zen igandean Baigorrin (Nafarroa Beherea) ospatutako Nafarroaren Eguna. Basaizea elkarteak antolatzen duen ekitaldiak gero eta jende gehiago erakartzen du Euskal Herri osotik eta aurten milaka izan dira administrazio ezberdinen muga hautsi Nafarroaren batasuna aldarrikatu dutenak.
Goizeko ekitaldia elizako plazan burutu zen eta, usaian bezala, musikak, dantzariek eta bertsolariek ukan zuten protagonismoa. Larrain dantzaren ondoren, ehunka lagunek manifestazioa egin zuten Nafarroaren batasuna eskatuz eta presoen eskubideak aldarrikatuz.
Manifestazioa bukatuta herri bazkaria egin zuten, Donibane Garaziko eta Ortzaitzeko ikastolek antolatuta. ehunka pertsona izan ziren bazkaritan. Arratsaldeko ekitaldia pilota plazan izan zen. Herri kirolen ikuskizuna egin zuten eta ondoren dantza taldeek bukaera eman zioten ekitaldiari. Egitarau ofiziala agortuta, festak goizalderaino segitu zuen.