Nafarroako Goma Gaineko 4x4 sokatirako kanporaketa Lesakan

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 2a

Beti Gazteko neskak txapelketan ari dira. TTIPI TTAPA

Eskualdeko 7 talde ari dira txapelketan

Maiatzaren 5ean Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketako kanporaketa eginen da Lesakako frontoian. Maiatzaren 1ean abiatu zen txapelketa Arbizun, eta guztira hiru jardunaldi jokatuko dira, azkena Urdazubin, hilaren 19an. Emakumezkoetan zein gizonezkoetan pisu bakarrean lehiatuko dira, eta aipatu, eskualdeko taldeen ordezkaritza zabala ari dela.

Emakumezkoetan 260 kilokoetan ari dira, eta hiru talde ari dira, horietatik hiru eskualdekoak: Beti Gazte A, Beti Gazte B eta Beti Gazte C. Gizonezkoak, berriz, 310 kiloketan ari dira eta sei taldetatik lau ingurukoak dira: Beti Gazte, Amaiur A, Amaiur B eta Amaiur C.

Urdazubin jokatuko den saioaren ondotik erabakiko zeinentzat izanen diren txapelak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun