Errugbyak kirol nazionala izaten segitzen du herrian. Berriki, 160 haurrek Martin Borthaire lehiaketan parte hartu dute. Bertzalde, pilotari harrobi ona izan da beti Senpere. Geroan ere hala izan dadin lan eta lan ari dira pilotazaleak. Entrenazaileek lan haundia egiten dute biharko pilotari haundiak prestatzeko. Haurrek euren dohaiak erakutsi dituzte orain gutti eta zenbat sari ere irabazi dituzte.