Ipar Euskal Herri osoko ikastolen aldeko besta maiatzaren 13an ospatuko da aurten. 1984an sortu zen eskuarazko irakaskuntzaren aldeko besta honen bidez, dirua biltzen dute bigarren hezkuntzako ikastegiak pagatzeko, bertzeak bertze, Ziburuko kolegioaren alde. Ohiturari jarraiki, aintziraren inguruan animazio andana eginen da milaka lagun biltzeko. Egun osoan, Azikaren txotxongiloak, Afrikako dantzak, Anje Duhalde, Peio eta Pantxoa, Root's System, Gatibu eta Zea Mays taldeak entzun eta ikusi ahal izanen dira.