Zodiakoaren zeinuei buruzko azterketa egin du Margari Etxenikek Zugarramurdin bizi direnen artean. Denetara 277 lagunen sortze datak begiratuz, hauxe da agertu zaiona: gehien errepikatzen den zeinua Eskorpio da (39 aldiz) eta ondotik, Leo heldu da (35); guttien direnak Aries (12) eta Capricornius (13) dira. Zer erran nahi du honek? Gehiengoak, Eskorpio, izaera azkarrekoak direla, borondate haundikoak, askatasuna maite dutenak eta apasionatuak; alde txarrean jeloskorrak eta gorrototsuak direla, zodiakoaren araberan, klaro.
Azterketa honetatik bertze datu bat ere agertu zaio: azaroaren 1a dela jende gehien sortu den eguna (5 lagun), eta ondotik martxoaren 1a (4 lagunek).