Neguan elurteei, eta udan lehorteei aurre egiteko neurriak hartu beharko ziren

F. ETXEBERROA 2007ko maiatzaren 2a

Udaletxean ez dago herritarrentzako Internetik, ez faxik ezta posta elektronikorik ere

Aurreko alean herriko hainbat gabezia aipatzen genituen. Oraindik ere bada zer esanik. Beste udaletxeetan herritarrek teknologia tresnak eskura dituzte. Hemen, noiz arte Internet, faxa eta posta elektronikorik gabe?

Gazte asko herritik kanpo joan da bizitzera, hemen ez dagoelako pisuak egiteko erraztasunik. Ez daukagu herri barruko antolamenturik, eta norbaitek herri inguruan edo at bizi nahi badu 1.500 metroko lurra lortu behar du.

Azpiegiturak

Herrian elur garaian sortzen diren arazoak konpontze aldera, traktore bati pala jartzeko aukera aztertu behar da, elurra kentzeko. Gisa berean, adituek diotenez, datozen urteak oso lehorrak izanen dira. Hemen oraingoz ur faltarik ez dugu, baina egun larriak azaldu baino lehen erabaki batzuk hartu beharko genituzke.

Bestalde, argi indarren kableak lur azpian sartzea ere Iberdrolarekin adostu behar da, eta behar izanez gero, argi gehiago ere jarri kalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun