Retegi II.ak Galartza III.aren aurka 1993an jokatutako finalari buruzko liburua kalean

ttipi-ttapa 2007ko mai. 2a, 12:44

Liburuko bi protagonistak Retegi II.a eta Ladis Galartza dira. TTIPI TTAPA

«Banaka. Final handi baten anatomia» da libururuaren izenburua eta Iñaki Bidegainek egin du

Pilotaren historiako partidu garrantzitsuenetako batek badu liburua, eta herriko protagonista batekin, gainera. «Banaka. Final handi baten anatomia» izenburupean, Julian Retegi eta Ladis Galartza protagonista dituen eleberria Iñaki Bidegainek egin du, eta Jexux Zubiriak euskarara itzuli.

1993an Retegi II.ak eta Galartza III.ak elkarren aurka jokatu zuten azken eskuz banakako finalean gertatu dena aztertzen da liburuan, finalaren inguruan gertatu zena. Liburua apirilaren 23an aurkeztu zuten Bilbon, eta ekitaldian esan zutenez, pilotaren esparru hori lantzen duen lehen eleberria da.

Bestalde, aipatu, liburuaren salmentarekin ateratzen diren dirusarrera guztiak Gipuzkoako ASPACE Elkartearentzat izanen dela, buruko gaixotasuna duten afizionatuen arteko eskuz banakako torneoa antolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun