Urrezko Ezteiak eta 85 urte bete dituztenak ekainaren 5ean omenduko ditu Arkupeakek

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 2a

TTIPI TTAPA

Aurtengo besta Gorraizen eginen da

Ekainaren 5ean eginen da Arkupeak Jubilatu eta Pentsionisten Elkartekoen besta haundia, aurtengoan Gorraizen. Egun horretan, Urrezko Ezteiak, hau da, 50 urte ezkondurik betetzen dituztenak eta 85 urte bete dituztenak omenduko ditu Arkupeak elkarteak, eta bide batez, elkartearen XXI. urteurrena gogoratuko dute.

Aitzineko aldietako joerari jarraiki, egitarau bertsua prestatu dute. Aldaketa bakarra, aurten besta Gorraizen izanen dela, meza bertako Eliza Berrian 11:30ean eta bazkaria Gorraizko Gazteluan. Izen emateko epea maiatzaren 3an akitzekoa da, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun