Noelia Ariztia azpitxapeldun Espainiako Txapelketan

Gurutze PIKABEA 2007ko mai. 2a, 12:39

Noelia Ariztia Errekako doneztebarrak emaitza onak eskuratzen jarraitzen du. Azkena Espainiako Txapelketan lortu du, azpitxapeldun gelditu baita 23 urtez azpikoetan.

Txapelketa Fuenlabradan burutu zen apirilaren 21an, eta bikain aritu zen. Hasteko, iazko azpitxapeldunari irabazi zion, eta gero bertze bi judoka gehiagori. Finalerdietan iazko txapelduna garaitu zuen eta finalean Alicanteko judoka baten kontra galdu zuen. Hemendik guttira, Txapelketa unibertsitarioa jokatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun