Errekako seniorrek 9. lekuan akitu dute Areto Futboleko Txapelketa

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 2a

TTIPI TTAPA

Areto futbolean, Errekako senior taldeak bukatu du aurtengo Liga Txapelketa. Ligan 12 talde aritu dira lehian eta azkenean 9.postuan akitu du. Azkeneko bi taldeak izaten dira mailaz jaisten direnak, eta 9. bukatu izanagatik ere, problema haundirik gabe ekidin dituzte azken postuak.

Denboraldi hasieran gaizki samar ibili ziren, baina hagitz joku eta emaitza onekin bukatu dute liga, 15 punturekin. Jokatutako partidetatik, sei irabazi dituzte, hiru berdindu eta 13 galdu. Txapela, berriz, Senda Viva Tudelano Taldeak irabazi du. Orain Kopa Txapelketaren txanda da da Errekarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun