Asteburu kulturalean hileta elizkizunak izan zirela eta, ez zen Antzakaitz kultur taldeak antolatutako mus txapelketa egiterik izan, eta ondorioz, joan den apirilaren 22an egin zen txapelketa. Itturburu ostatuan arratsaldeko 5etan. Bederatzi bikotek eman zuten izena. Irabazleak Pilar Korta eta Koro Zelaieta izan ziren eta bigarrenak Edurne Urroz eta Angel Marizkurrena.