Gure inguruan ez ezik, EuskaHerri osoan ezagunak dira Sunbillako Lizun gaztandegiko gaztak. Egiten duten lanaren kalitatea sarituz, joan den astean, apirilaren 25ean, Idiazabal Jatorri-Deiturako gazten erregulartasunaren saria jaso zuten Luis Vicente eta Rosa Urkijok. Sariaren irabazle zirela Ordizian erran bazieten ere, sari banaketa Iruñeko Napardi elkartean egin zen. Aurtengo gazta denboraldiari Patxi Izkok, Osasunako lehendakariak, hasiera eman zioenean. Azkeneko urteotan hiru aldiz jaso dute sari hau Sunbillako Lizun gaztandegikoek: 2003, 2004 eta 2006an, baina orain dela hamar urte ere, sari hau berbera hartua zuten baita. Zorionak!