Jende aunitz Euskaltzaindiaren hitzaldietan

Joseba eta Nerea 2007ko maiatzaren 2a

Euskaltzaindiaren agerraldian hitza hartu zutenak ageri dira argazkian, tartean Patxiku Irisarri alkatea eta Pello Apezetxea herriko apeza. TTIPI TTAPA

Joan den apirilaren 19tik 21era Euskaltzaindiak bere XV. Barne Jardunaldiak egin zituen Etxalarko Kultur Etxean. Azkeneko egunean, larunbatean, bilkura irekia egin zuten eta herritar aunitz hurbildu zen Kultur Etxera agerraldia ikustera. Pello Apezetxeak eta Patxi Iñigok hitzaldi interesgarriak eskaini zituzten. Euskaltzain izandako bi etxalartarren inguruan –Teodoro Arburua eta Eusebio Etxalarkoaz– aritu zen Pello Apezetxea, eta Bortzirietako euskalkien inguruan Patxi Iñigo. Kultur Etxea goraino bete zen eta jendeak interes handiz segitu zituen bi hitzaldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun