Joxe Jabier Zubieta izanen da Larraburuko lehendakari berria

Joseba eta Nerea 2007ko maiatzaren 2a

Jabier Indabururen erreleboa hartuko du

Azkeneko bortz urteotan lehendakari izan den Jabier Indaburuk kargua utzi du. «Armonia onean bereizi naiz Larraburutik eta oraindik ere harremanetan segituko dut. Podologoaren kontua erraterako, nik eramaten segituko dut», erran digu Jabier Indaburuk.

Lehendakari berriarekin batera, bertze aldaketa batzuk ere izan dira juntan. Horrela gelditu da: lehendakaria Joxe Jabier Zubieta, lehendakariorde Anuntxi Agesta, diruzaina Birjinia Arburua eta bokala JosePaul Corrales. Lerro hauek idazterakoan bigarren bokalaren izena erabaki gabe zegoen. Francisco Jabier Irisarrik edo Mª Angeles Elizagoienek osatuko dute Larraburuko junta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun