Nafarroako 4X4 Soka-Tira Txapelketa asteartean hasiko da

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 27a

Gizonezkoetan zein emakumezkoetan gure eskualdeak ordezkaritza zabala izanen du

Aurtengo Nafarroako 4X4 Soka-Tira Txapelketa heldu den maiatzaren lehenean hasiko da Arbizun. Gizonezkoetan, Amaiurrek 3 talde aurkeztuko ditu, eta Beti Gaztek 1, emakumezkoetan berriz, Lesakako 3 talde arituko dira.

Txapelketa 3 jardunaldiko ligan jokatuko da aipatu bezala lehena heldu den asteartean jokatuko delarik Arbizuko kiroldegian eguerdiko 12:00etan. Bigarrena gure eskualdean izanen da maiatzaren 5ean Lesakako frontoian eta hirugarrena maiatzaren 19an Urdazubiko pilota-lekuan.

Gizonezkoetan, 310kg azpiko kategorian 6 taldea neurtuko dira Nafarroako txapela janzteko, eta horietariko lau gure eskualdekoak dira hiru Amaiurkoak eta Lesakako bat. Gainerako biak Berriozarkoak izanen dira. Emakumezkoen txapelketari dagokionez, 260kg azpiko kategorian lau talde lehiatuko dira Lesakako 3 eta Sakanako taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun