Joan den ortzegunetik ortziralera, bi urtetik behin egiten diren Euskaltzaindiko barne jardunaldiak egin zituzten Etxalarren. Hauek bukatu eta gero, larunbat eguerdian, Patxiku Irisarri herriko alkateak, Pello Apezetxea Ohorezko Euskaltzainak eta Patxi Iñigok Euskaltzain urgazleak jendaurrean hitz egin zuten. Lehenak, euskalkiak eta Euskaltzaindiaren lana aipatu zituen bata eta bertzearen garrantzia azpimarratuz, hala ere, bukatzerakoan ofizialtasunaren beharra gogoarazi zuen.
Pello Apezetxea, herriko apeza eta Ohorezko Euskaltzainak, Euskaltzaindiaren sorreran parte hartu zuten bi etxalartar izan zituen aipagai, Eusebio de Etxalar eta Teodoro Arburua. Gutti ezagunak badira ere Pellok erran zuenez lan polita egin zuten.
Historia alde batera utziz eta gaurkotasunera pasatuz, Patxi Iñigo Berako Apezak Bortzirietako Euskalkiak izan zituen aipagai. Dioenez estandarizatzen joan da.