Endarlatsa-Irun errepideko lanen lehenbiziko harria paratuko dute ortziralean

ttipi-ttapa 2007ko api. 23a, 15:28

Endarlatsa eta Irun arteko N-121A errepideko lanak maiatzean hastea dago aurreikusia. Horren harira, heldu den ortziralean, apirilaren 27a, lanak hastera doazenaren seinale, lehenbiziko harria paratuko da.

Bi urteko epean egin beharko dituzte lanak. Aspaldiko beharra da N-121A errepidea moldatzearena, baina makina bat urteko erreibindikazio eta asmoen ondotik, hurrengo asteetan ekinen zaie lanei. Ortziralean, apirilaren 27a, goizeko 10:30etan paratuko da lehenbiziko harria "Ambrogio Intermodal" enpresaren aparkalekuan, Lastaola baserriaren parean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun