Dirulaguntzak espaloiak beheititzeko eta badenak paratzeko

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 20a

Lesaka eta Zugarramurdiko Udalak 14.000 euro eta 7.600 euro jasoko dituzte hurrenez hurren badenak jartzeko

Tokiko Administrazioko sailak badenak paratzeko eta espaloiak beheititzeko dirulaguntzen deialdiari erantzun dio Foru ordena baten bitartez. Guztira aurten burutu beharko diren obra hauentzat 1.050.000 euro banatuko dituzte.

Aipatutako obren burutzeko 2,5 milioi euro inbertitu dira Nafarroako 87 herritan, eta hunen %40 herrialdeko gobernuak diruz lagunduko du. 53 herritan lan horien gastuak %100ean ordaindu ditu eta bertzeetan zati bat baizik ez.

Bandenak paratzeari dagokionez, gure eskualdeko bi herri jasoko dute aipatutako dirulaguntza. Lesakan 7.000 euro jasoko dituzte 14.000 euroko inbertsioarengatik eta Zugarramurdin berriz 3.800 euro 7.600 euroko inbertsioarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun