Ortzegunetik larunbatera Euskaltzaindia Etxalarren bilduko da osoko batzarra eta XV. barne jardunaldiak ospatzeko. Hiru egun hauetan euskararen inguruko gaiak aipatuko dituzte.
Ortzegun arratsaldean eta ortziral goizean, hilabetean behin egiten duten osoko batzarrerako bilduko dira. Ohiko gaiak aipatuko dituzte tartean hiztegi batua. Ortziral eguerditik aitzinera berriz, XV. barne-jardunaldiak ospatuko dituzte. Orduan gai orokorragoak izanen dituzte aipagai, hala nola eramaten ari diren proiektuen balantzea eta 2007-2008rako egitasmo berriei buruzko proposamenen hausnartzea.
Larunbat eguerdian, jardunaldiak bukatu bezain laster, Pello Apezetxeak eta Patxi Iñigok publikoari irekiak izanen diren hitzaldiak eskainiko dituzte, bata euskaltzain izandako Teodoro Arburua eta Eusebio de Etxalarri buruzkoa, eta bertzea, Bortzirietako gazteen hizkerari buruzkoa. Hitz ordua 12:30ean izanen da Kultur Etxean