Pneumokokoaren aurkako txertatze kanpaina abiatu dute joan den astelehenean. Eritasun batzuk eragiten duen bakterio horretaz babestu nahi dutenek osasun etxeetan txertatzen ahalko dira dohainik.
Pneumokokoa pneumonia, meningitisa, asepsia eta beste zenbait eritasun larri eragiten dituen bakterioa da, baina txertoari esker, eritzeko arriskua guttitzen ahal da, eta gaixotzen bada ondorioak arinagoak izaten dira. Txertoa gomendatzen da batez ere 65 urte baino gehiago dituztenei eta biriketako eritasun kronikoa, bihotz-hodietako eritasun kronikoa, diabetesa edo giltzurruneko gutxiegitasuna bezalako eritasunak dituztenei. Besoan egiten den txertoa behin baizik ez da egin behar. Nahi gabeko ondorioren bat izan dezake ziztada egindako tokian, gorritzea, mina edo antzea adibidez baina egun batzuen buruan desagertzen da. Norberak bere osasun etxean egin dezake eta informazio gehiago nahi izanez gero mediku edo erizainari galdetzea gomendatzen da.