Nafarroa Baiek foru hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

50 hautagaien artean 13 Ttipi Ttapak hartzen duen eskualdekoak dira

Foru hauteskundeetara Nafarroa Bai koalizioak aurkeztuko duen zerrendaren berri eman zuen larunbatean Baluarten egindako ekitaldian. Aurkeztuko diren 50 lagunen artean 13 Ttipi Ttapak hartzen duen eskualdekoak dira.

Aralar, EA, EAJ eta Batzarrek osatzen duten koalizoko zerrenda burua Leitzako Patxi Zabaleta izanen da, eta bigarrena berriz Maiorga Ramirez. Aralarko koodinatzaile nagusia ez ezik gure eskuladeko bertze 12 lagun agertzen dira larunbatean aurkeztutako zerrendan. 9. postuan Nekane Perez irakaslea, 10.ean Paula Kasares euskara teknikaria Baztanen, 12.ean Rakel Goñi kazetaria, 16.ean Deñe Abuin Lesakako zinegotzia, 17.ean Helena Santesteban Berako alkatea eta gaur egungo parlamentaria EArentzat, 25.ean Arantxa Zubieta Etxalarko zinegotzia, 26.ean Miren Egaña, gaur egungo Aralarko parlamentaria, 28.ean Patxi Saenz Leitzako alkatea, 33.ean Gloria Arregi funtzionaria, 36.ean Alejandro Arizkun NUPko irakaslea, 40.ean Laura Iantzi Lesakako zinegotzia eta azken postuan Jon Abril Berako zinegotzia. Ordezkarietan gure eskualdeko lagun bat egonen da hau da Juan Fermin Mitxelena Lesakako Alkatea.

2003ko hauteskundeetan Aralarrek 4 parlamentari lortu zituen eta EA/EAJ koalizioak bertze 4. Boza kopuru bera lortzen badute beraz, Nafarroa Bai koalizioak 8 edo 9 parlamentari lortu beharko lituzke. Larunbatean egindako ekitaldian, politika sozial bat, aniztasuna, eta bakea eta elkarbizitzaren alde eginen dutela jakinarazi zuen Patxi Zabaleta zerrenda buruak. Bidenabar argi utzi zuen koalizioak bakarrik hitzartuko lukeela gobernu progresista batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun