Kontseiluak 70 bat label banatu ditu berriki Senpereko saltegi, enpresa eta elkarteetan. Keinu ttiki honekin usaiak aldatzeko urrats bat egin nahi da, euskaren alde. Lapurdin 200 label banatu dira eta horietatik 70 herrian. Label banaketa egunean, andere auzapeza pozik agertu zen elkarteek eta enpresek ere Herriko Etxearen bide bera segitzen dutelakoz.