Bortzgarren triatloia aintziraren inguruan eginen da apirilaren 28 eta 29an

Franck DOLOSOR 2007ko apirilaren 16a

Argazkiak: Studio de la nivelle<br>Korrika beti bezain alaia izan da aurten ere. Karrantza eta Iruña arteko lasterkaldia herritik pasa zen martxoaren 31an eta senpertar andanak parte hartu zuen. TTIPI

Kontseiluak 70 Bai Euskarari label banatu ditu

Gan den urtean ez zen triatloiarik egin aintzira hutsa baitzen eraberritze lanengatik. Aurten, aldiz, dena prest da kirolaren besta haundia egiteko. Hitzordua 28 eta 29an izanen da. Aintzira toki paregabea da norgehiagoka hori egiteko mendiak, ura eta bidexkak baitaude inguruan.

Triatloian taldeka parte hartuko dute kirolariek, eta 300 metro igeritan, 14 kilometro eta erdi bizikletaz eta 3 lasterka egin beharko dituzte.

Gisa berean, 8 eta 12 urte arteko eta 10 eta 14 urte arteko haurrentzat bertze froga laburragoak eginen dira ere. Xehetasunak: www.triathloncotebasque.fr.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun