Inoiz baino autore gehiagok parte hartu du XXIV. Idazleen Biltzarrean

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

152 idazle bildu ziren Bazko astelehenean, iaz baino 32 gehiago

Bazko astelehenarekin Euskal Herriko literaturaren bilgune bihurtzen da urtero herriko kiroldegia, eta aurten ere halaxe izan zen. Sarako Idazleen Biltzarraren 24. aldia zen eta inoiz baino idazle gehiagok parte hartu zuen, guztira 152k. Tartean aurpegi ezagun andana ere ikusi zitekeen, idazleak izan ala ez. Joan den urtean, berriz, 120 idazle bildu ziren.

Sarako Turismo bulegoak urtero antolatzen du ekimen hau, eta hainbat alorretako liburuak paratzen ditu bisitarien eskura: historia, poesia, eleberriak, bidaiak... Edizio honetan, dokumental bat ere eskaini zuten kirol: «Euskal Munduak» izenekoa.

Gisa berean, aipatzekoa da, zenbait idazlek antolatzaileekin aitzinetik hitzartua zutela liburua lehen aldiz Saran aurkeztea. Eta halaxe izan zen. Aurpegi ezagunen artean Bernardo Atxagarena nabarmendu zen. «Markak Gernika 1937» bere azken liburua aurkeztu zuen Saran lehenbizikoz, Gernikako bonbardeaketaren inguruan idatzitakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun