Antzerkia, dantza eta zine emanaldiak Udaberriko Biraren aitzakian

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

Aurten, apirilaren 21etik aitzinera, Zugarramurdi, Arantza,

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatuta, apirilaren 21ean ailegatuko da gure ingurura Udaberriko Bira, Han eta hemen, ekainaren 2a bitarte izanen da zer ikusi. Ekimen honen bitartez, 200 eta 1.000 biztanle arteko Nafarroako herrietan hainbat ikuskizun antolatzen dira urtero. Horien artean, Zugarramurdi, Arantza, Donamaria, Narbarte eta Beintza-Labaien daude gure inguru herrien artean.

Antzerkia, dantza eta zinea

Apirilaren 21ean Zugarramurdin hasiko da gure eskualdeko bira. 17:30ean Malaspulgas taldeak Cyrano antzezlana eskainiko du Akelarrenea Elkartean. Ikuskizun bera izanen da ikusgai maiatzaren 19an, larunbata, Donamariako frontoian ere, 19:00etan.

Arantzan, maiatzaren 12an, Mikelats dantza taldea pilotalekuan izanen da 20:30etik aitzinera. Eta Narbarten, maiatzaren 20an, Zirko Ttipia taldeak Girguai ikuskizuna eskainiko du plazan, 17:00etan. Udaberriko birari akabera emanez, ekainaren 2an, Beintza-Labaiengo plazan Iratxoen erregea filma ikusgai izanen da, 21:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun