Korrika jendetsua aurtengoa

Arkaitz MINDEGIA 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

Martxoaren 22an Karrantzatik abiatu zen Korrika. Herriz-herri ibili ondotik Iturenera ere iritsi zen. Lehenik eskolako haurrek ortziral arratsaldean Korrika Ttikia egin zuten herrian barna, eta larunbatean kantu afariaren ondotik, (02:00ak aldera) Korrika nagusiaren txanda izan zen. Joaldunak, Hartza, haurrak eta helduak, denak ateri ziren Korrikari ongi etorria egitera. Jendetsua eta hunkigarria izan zen. Ibintza kultur taldeak herri sarreratik goiko pisuetara, eta Udalak lekukoa hartu eta Aurtizko sarreraraino. Lekukoa Ibintzakoek hartu zuten lehenik eta herri sarreran Hartzari eman zioten herriko bidea egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun