Urrezko domina Espainiako Judo Txapelketan, Iparraldeko sektorean

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

Errekako judokek emaitza ezin hobeak eskuratzen segitzen dute. Azkena, Noelia Ariztia 21 urteko doneztebarrak lortu du: Urrezko domina Espainiako Txapelketan, Iparraldeko Sektorean. Euskal Herriko judokez gain, Aragoi eta Errioxakoak ere parte hartu zuten bertan. Lehendabiziko postu hau lortu ondotik, orain, apirilaren 20 eta 21ean Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketaren finalean hartuko du parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun