Ulibeltzak elkarteak datozen bi urteetarako zuzendaritza batzordea berritu du

Jaione OTXANDORENA 2007ko apirilaren 16a

Ulibeltzak elkarteak zuzendaritza berria du. Martxoaren 31n bilera egin zuten bazkideek beste zenbait gaien artean zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko. Bilerara joan zirenek, bazkide guztien arteko hautaketa egin zuten eta horrela, datozen bi urteetarako ordezkariak aukeratu zituzten. Horrenbertzez, horrela gelditu da batzordea: lehendakaria Nerea Petrirena izanen da, lehendakariordea Mikel Bertiz, idazkaria Jon Antzizar eta bokalak Vixente Ibarra, Juanito Jorajuria, Maria Ascension Ibarra, Inazio Marizkurrena eta Maribi Latasa. Hala, apirilaren 14an, azken bi urteetan batzordean egondako ordezkariek eta datozen bi urteetan elkarteko batzordean egonen direnek afaria egin zuten, elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun