Herritarrak San Anton ermita berritzen ari dira

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

Obrak laster akituko dituztela espero dute

Herritar talde bat San Anton ermita berritzen ari da azken aste hauetan. Urtetik urtera ermitaren egoerak okerrera egin du, eta egoera txarra tarteko, urtean behin, urtarrilaren 17an, egiten den mezan arriskuan jartzen zituen bertan bildutako lagunak. Hala, 20 bat herritarrek bere gain hartu du ardura, eta azken aste hondarretan guztiz berritzen ari dira; zola berritzen, paretak emokatzen, teilatua berritzen eta pintatzen…, laster akituko dutela espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun