Etxalarko 12 entitatek hartu dute aurten ziurtagiria. Martxoaren 31n egin zen banatzeekitaldia Beran eta hantxe zeuden hainbat herritar. Aurten 4 eragile berrik hartu dute euskararen aldeko konpromisoa: Kultur Etxeak, Ginko lorezaintzak, Ttipi-Ttapa fundazioak eta Urritti landetxeak. Iaztik berritu dutenak Altxata, Elutsa ostatua, Iturria etxea, Landaburua, Landagain eskola, Mª Eugenia Sagardoi farmazia, Mikelestonea landetxea eta herriko okindegia izan dira.