Zubietako San Anton ermita berritzen ari dira

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 11

Zola, paretak eta teilatua konpondu dituzte eta pintatzea baizik ez zaie falta

Zubietako herritar talde batek egoera txarrean zen San Anton Ermita berritzen ari da azken aste hauetan. Urtean behin urtarrilaren 17an, meza bertan egiten da, baina azken urte hauetan ermita gero eta itxura txarragoa ematen zuen barnean biltzen zirenak arriskuan jarriz. Horregatik ikusiz deus ez zela egiten herritar batzuek lana haien gain hartu zuten. Joan diren 3 asteburuetan, aste Saindua barne, zola berritzen, paretak emokatzen, teilatua berritzen eta pintatzen pasatu dituzte 20 bat zubietarrek. Aurreikusi dutenez heldu diren aste hauetan bukatuko dute, eta orduan ermitak itxura berria izanen du. Peio Santesteban eta Markos Juanikorena horretan aritu dira hauek ere eta Ttipi Ttapari erran diotenez nahiz eta denbora librean aritu, elkarren artean zuten giro ona lana anitzez errazten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun