Nafarroako Kirol Jolasen txapelketari adio erran diote gaztetxoek. Martxoaren 25ean jokatu zen bosgarren eta azken jardunaldia Berriozarren eta han izan ziren Basaburua eta Igantziko taldeak . Emozio handiko saioak ikusi ziren, txapela lortzeko lehia estua, baina azkenean bakarra etorri zen eskualdera, Basaburura.
Kimuen mailako proba konbinatuekin hasi zen Berriozarreko saioa. Saio orekatua izan zen, baina azkenean, Basaburua izan zen irabazle. Igantzi, berriz, hirugarren gelditu zen.
Haur mailako proba konbinatuan, Sakanak eraman zuen txapela, eta Igantzi eta Basaburua hirugarren eta laugarren gelditu ziren.
Kadeteen mailako finalak jokatu ziren segidan. Eskualdeko ordezkaritzari dagokionez, Basaburua bakarrik aritu zen eta hirugarren gelditu zen. Andra Marik jantzi zuen txapela.
Proba konbinatuen ondotik, sokatiran aritu ziren gaztetxoak, haur eta kadete mailakoak. Haurren mailan, ongi aritu ziren Basaburua eta Igantzikoak, baina Txantrea atera zen garaile, eta Basaburua eta Igantzi bigarren eta hirugarren izan ziren.
Kadeteetan ere, emozio haundiko saioa izan zen Txantrea eta Basaburuaren artekoa. Azkenean, guttigatik, baina Txantrea gelditu zen aitzinean.