Zozaia eta Ibargarai Espainiako kluben arteko txapeldun pala motzean

Gurutze PIKABEA 2007ko apirilaren 16a

Ibargarai eta Zozaia Nafarroako txapeldun atera zirenean. TTIPI TTAPA

40-20 irabazi zioten Aragoiko bikoteari

Xabier Zozaia lesakarrak eta Xabier Ibargarai erratzuarrak pala motzeko Espainiako kluben arteko txapelketa irabazi dute. Oberena klubaren izenean aritu ziren eta ez zuten txapela eskuratzeko arazo haundirik izan. 40-20 garaitu zituzten Mercado eta Idoipe Aragoiko bikotea.

Lesakarrak eta erratzuarrak erraz garaitu zituzten aurkariak. Finalerdietan ere arazo haundirik gabe irabazi zieten Barakaldoko Zulaika eta Leundari. 21 tantorekin utzi zituzten bizkaitarrak.

Zozaia eta Ibargarai Nafarroako txapeldun atera ziren eta garaipen horri esker izan dute Espainiako kluben arteko txapelketan parte hartzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun