Nafarroako Gobernuak 12.081.318 euroko dirulaguntza banatuko du Nafarroa osoko hainbat udaletan. Aipatu laguntza Azpiegituren bigarren Planaren barnean sartzen da, 2005-2008ko epeari dagokiona. Tokiko azpiegituretan epe horretan guztira egin den inbertsioa, berriz, 216 milioi eurokoa da. Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdeari dagokionean, sei herri dira onuradunak eta guztira, 459.682,4 euroko inbertsioa aurreikusi da. Horietatik gehienak argiztapena berritu edo zabaltzeko erabiliko dira, Oitzen kasuan izan ezik, hemen ur depositu berria egin nahi baita.
Gobernuak jakinarazi duenez, dokumentazioa aurkezteko epea, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik lau hilabetera akituko da.
Gobernuak jakinarazi duenez, dokumentazioa aurkezteko epea, erabakia Nafarroako Boletin Ofizialean argitaratzen denetik lau hilabetera akituko da.
Dirulaguntzak herrika
Oitz - Ur depositu berria.....79.107,06
Zugarramurdi - Herriko argiztapena zabaltzea.....73.237,11
Elizondo - Braulio Iriarte eta Jaime Urrutia kaleetako argiztapena berritu.....86.065,29
Doneztebe - Oteiza auzoko argiztapena.....08.058,30
Goizueta - Apezetxea kaleko argiztapena.....16.831,66
Arano - Goiko, Beheko eta Suro auzoko eta Benta Berriko argiztapena.....96.382,98