458.000 euroko dirulaguntza banatuko da eskualdeko natur guneen egoera hobetzeko

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

Bertizko Natur Parkea, Leurtzako urtegiak eta Aritzakun-Urritzate dira onuradunak

Nafarroako Gobernuak La Caixarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bitartez dagoeneko 1,2 milioi euroko dirulaguntza banatu da Nafarroako 13 natur gunerentzat, egoera hobetzeko. Horien artean eskualdeko hiru natur gune daude, eta guztira 458.820,29 euroko dirulaguntza emanen da. Bertizko Natur Parkearen kasuan bi proiektu daude eta guztira 148.897,43ko laguntza banatuko da; Leurtzako urtegien kasuan, 182.842,24koa eta Aritzakun-Urrizaten, 127.080,62 eurokoa.

Natur guneal

Bertizko Natur Parkea - Sarbideak egokitu- 97.153,76
Bertizko Natur Parkea - Zentzumenezko ibilbidea eta kartelak - 51.743,67
Leurtzako urtegiak - Sarbideak egokitu - 182.842,24
Aritzakun-Urrizate - Gorramendi mendiko larreak eta hondarrak berreskuratu - 127.080,62

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun