Aurten ere ez dute hutsik eginen zikiro jateak eta gaupasak. Dena prest dago pesta ederra egiteko. Afaria 21:00ak aldera izanen da pilotalekuan. Menua ere iazkoaren berdina izanen da: zizka-mizkak, zopa, piperrada, zikiroa, postrea, kafea eta kopa izanen dira. Mahaian ez da ez bertsorik ez umorerik ere faltako. Afalondoa Sebastian Lizaso eta Iñaki Muruak girotuko dute. Eta ondotik goizaldera arte Trakets taldeak joko du.
Afarirako txartelak, 30 eurotan daude salgai apirilaren 29a arte: Saldisko ostatua, Ezkurrako Barranka, Doneztebeko Titi, Leitzako Txoko eta Arantzako Pabloenea. Txartelarekin afaritik kanpo kontsumizio bat izanen da doan. Gaupasara etorri nahi duenarentzat sarrera librea izanen da.