Saldiasko pendoitzak ere aisa gainditu zituzten Korrikan parte hartu zutenek

Markel LIZASOAIN 2007ko apirilaren 16a

Herritarrek ez zioten hutsik egin Korrikaren 15. edizioari eta herri sarrera egin zioten harrera. TTIPI TTAPA

Goizaldean zen ailegatzekoa, baina herria ez zuen lo harrapatu. Batzuk ostatuan afaltzen edo musean egon ziren Korrikaren zain. Beste batzuk nahiago izan zuten etxean afalduta atera. Batera edo bestera 3:00etarako kuadriltxoa bildua zen herri sarreran harrera egiteko. Lekukoa Oier Erasunek hartu zuen lehen metroetan eta gero txandan ibili zuten Orokietara bidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun